Etikako lana: BULLYING!

BULLIYNG

Bullyng-a ikastetxeetan ematen diren tratu txarrak da. Gazte bakar batek edo talde batek ikaskide bati eraso dezake bi era esberdinetan: psikologikoki, hala nola iraintzen edo lotsatzen; edo fisikoki, jotzen, adibidez. Eusko Jaurlaritzak egindako inkesta baten bitartez frogatu denez, Bullying indizea %5,8 da, eta Bullyng-a jasotzen dutenen artean, bakarrik %14,3k ez dio inori ezer esaten beldurragatik. Inkesta horrek tratu txar gehienak klaseetan ematen direla frogatu du, baita ikasle eta irakasle gehienak ez dutela ezer egiten egoera hau ekiditzeko ere.

Grafikoan ikusten denez, bullying-a 11-12 urte dituzten umeetan ematen da gehien. Ondorengo urteetan tratu txarra murriztu egiten da, baina 16-17 urte tarteetan, DBH 4. mailan, hain zuzen ere, jazarpen hau berriro ikusten da. Joera hau, seguruenik haien nagusitasuna edota boterea aldarrikatu nahian egin dezakete. DBH3. mailan, aldiz, eldutasun kutsu handiago bat dute, ondorioz haien kideekiko jarrera hobeagoa dute. DBH4. mailan seguruenik ikasten dauden lekutik joan eta eskolas aldatzen dira, batxillergoa edota lanbide heziketara joateko. Hau honela izanik, bere kideekiko jarrera ez dute hainbeste zaintzen.

BULLYING ETA TRATU TXARREN ARTEKO BEREIZKETA

Tratu txarrak, izenak esaten duen bezalaxe, pertsona bati edo talde bateri egindako erasoa da, psikologikoki, fisikoki edo ahoz egindakoa. Horren barruan, hainbat mota bereizi daiteke: moving, lanean egindakoa; “cyberbullying”, ordenagailuaren bitartez egindakoa; eta bullying, ikasleen artean egindakoa. Bullying-a garrantzitsuena kontsidera daiteke. Izan ere, gaur egun emanten den tratu txarretatik ugariena da, eta gazteei kalte eragiten diona. Bullying-a berdinen arteko indarkeria suposatzen du, gehienetan gazteen artean, tratu txarrekin gertatzen ez den bezala, mota ezberdineko pertsonen artean gertatzen baita gehienetan, nagusiena, genero indarkeria deritzona.


IRITZI MORALA

tratu txar hauek norbeheraren giza eskubideen aurkakotzat har daitezke.

IRTENBIDEAK

Lehenik eta behin, gurasoak seme-alabarekin hitz eginbeharko lukete. Haiek galdetu beharko lioke, nahiz eta gutxitan esango die zer gertatzen zaiona, baina edozein kasutan nabari behar da. Bestalde, badaude bullying-a aurrehartzeko programak, baita “arazoen konponketarako komisioa” ikastetxetan ere. Horiek gurasoei aholkuak ematen diete haien seme-alaba lagundu ahal izateko. Gainera, ikastetxeetan ikaskideen artean errespetua bermatzeaz arduratzen dira. Horietaz gain, instituzioak laguntza eskaini beharko lukete, umeentzako atentzio zerbitzu publiko bat mantentzen, bullyng-aren kontrako kanpainak osatzen, eta komunikabideetan agertzen diren edukiak kontrolatzen. Horrela, pertsonak arazoaren larritazunaz kontzientziatuko ziren, tratu txar hori egiten dutenak eragindako kaltearen hausnarketa eta aitorpena egin dezaten, eta arrazoibide morala landu ahal izateko baliogarria izan liteke.

BIBLIOGRAFIA

http://www.cuidadoinfantil.net/la-sociedad-frente-al-bullying.html

http://es.wikipedia.org/wiki/Acoso_escolar

http://www.my-forum.org/Foro_contra_el_acoso_escolar_33663/Solucion_al_bullying_una_propuesta_concreta_154860.html

http://www.internenes.com/acoso/docs/bullying.doc

http://www.infocop.es/view_article.asp?id=2625&cat=39

http://www.isei-ivei.net/cast/pub/Bullyingprimaria1.pdf


http://www.isei-ivei.net/cast/pub/Bu2.pdf

Advertisement

Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

Logo de WordPress.com

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Cambiar )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Cambiar )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Cambiar )

Connecting to %s

Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.